Menchu Gal erakusketa aretoa

Menchu Gal erakusketa aretoa 2010ean inauguratu zen, margolari irundarraren irudia oroitzeko eta, hasiera batean, Bidasoko margolarien pintura erakusteko leku bat izateko. Aldi baterako erakusketetan oinarritzen da programazioa eta hainbat erakusketa etapatatik pasa da ireki denetik. Hasiera batean Menchu Galen obra jarri zen erakusgai eta geroago, Gaur taldeko artisten obrak erakutsi dira (Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea…), baita bertako artisten obrak ere.

Gainera, azken urteetan arte adierazpen berriagoak sartu dira, eta arreta berezia jarri da emakumezko artisten ikusgaitasunean. María Cueto, Rosa Valverde, María José Recalde eta Carmen Maura artisten erakusketak izan dira horren adierazgarria.

Lan-ildo hori eta Bidasoan praktika artistikoei ematen zaien arreta eta ibilbide finkatua duten artisten obren azterketa dira aretoaren programazioa bideratzen dutenak.

Iruneko Udalaren ondare piktorikoaren bildumara sartu

Bereizmen oso handiko bisita birtual honetan, ohikoan ikusgai egoten ez diren berrogeita hamar bat koadroz gain, artelanetan begi hutsez antzematen ez diren xehetasunak ikusi ahal izango dira.

Ibili aretoetan zehar eta gozatu ibilaldi batez Menchu Galen obra eta, besteak beste, Ignacio Zuloaga, José Antonio Sistiaga, Gaspar Montes Iturrioz, Ana Izura edo Carmen Maura bezalako artisten lanak ezagutuz.


Ordutegiak

OSTIRALETAN ETA LARUNBATETAN, 18:00etatik 21:00etara;
IGANDE ETA JAIEGUNETAN, 11:30etik 13:30era

Sarrera dohainik.

Museoa hiriko Alde Zaharrean dago; edertasun berezia duen lekua da Alde Zaharra, eta bertan, garai desberdinetako arkitektura-lanak ere badaude; hala nola, Ama Xantalen BaselizaArbelaitz jauregia edo Udaletxea.

Helbidea
Urdanibia, s/n – Sarrera Eguzkitzaldea kaletik
20304 Irun 

Web orria
http://www.fundacionmenchugal.com/