Itsasertzetik doan etapa ederra da. Itsas hegian bertan abiatzen da, eta halaxe doa Biosnar lurmuturreraino, non uhinak labarretan jo eta hausten diren ; pittakapittaka gora doa gero, Jaizkibeleko balkoirantz, itsasoari, tarte batean, atzea emanik. Horren ondoren, mendibizkarrean ibiliko zarete, eskuin oina itsas aldean eta ezkerra, berriz, barnealdeko euskal mendien alde. Eta amaitzeko, Pasaiako badiaren gaineko ikusmira ederrera helduko.
Autobidetik Irunera jalgi; segi “Irun, aireportua” seinaleari, gero « Hondarribia” seinaleari. Herria eskuin utzi eta Jaizkibelerako bidea hartu, gero Higer lurmuturrerantz hartu… (GI 3361 errepidea), Higerreko itsasargiaren eta kanpinaren aitzineko aparkalekuan gelditu. Beste aukera da Hendaiako laket portuan itsasontzia hartu eta Hondarribiko itsas hegitik arrantza kairaino joan eta handik Higer lurmuturrera igotzea.
Autobusa Errenderira eta handik Hondarribira edo txalupa Sanpedrora eta handik “topoa» (eskualdeko tren txikia) Hendaiaraino, edo taxia Paisaiatik Hondarribira.
Ikusi beharrekoa
Aholkuak
Ibilbide osoan ez da ur hartunerik ; kasu eman ere, baldin haize bortitza badabil, etaparen amaieran diren aire zabaleko igarobideetan !