Irungo San Pedro eta San Martzial Jaiak ekainaren 23tik Uztailaren 1a arte ospatzen dira
San Martzial Eguna
Ekainaren 30ean, San Martzial egunean, 1522an tropa frantziarren aurka lortutako garaipena oroitzen dute irundarrek, Ahalguztidunari eskerrak emateko. Gertaera horren inguruan, herriko jaiak antolatzen dituzte irundarrek. San Pedro egunean (ekainak 29), hurrengo egunean arma-alardean parte hartuko duten tropa- eta arma-ikuskapena egiten da.
San Martzial jai bizia da, zentzumenen bidez gozatuko duzuna: bolbora usaina hirian, garaiko jantzien ikusgarritasuna, txilibitoen musikarekin batera partxe eta danbor jotzea, jendetzaren txaloak desfile martziala igarotzen denean… baina, batez ere, jai integratzaile bat da, zenbat eta gehiagok bertan parte hartu orduan eta erakargarritasun handiagoa baitu. Horregatik, Irun egun horietan ezagutzen duena jaiek harrapatuta geratzen da.