Shopping Irunen

Merkataritza Guneak

Lau merkataritza gune, komertzioan, ostalaritzan, jatetxetan, aisian eta abarretan eskaintza zabala dutenak. Behar duzun guztiak aurkituko duzu, ahalik eta denbora laburrenean erosten duten horietakoa bazara nahiz gune horiek eskaintzen dituzten negozioak bisitatuz eguna emanez gozatzen dutenekoa bazara.

Mendibil Merkataritza Gunea

Merktaritza-gune moderno honek 24.000 metro koadro inguru dauzka modarako, kiroletarako, osagarrietarako, aisiarako eta jatetxeetarako, eta 300 toki aparkaleku estalian, azpiko solairuetan. Eraikin berean aurkituko duzu Mercairun, erdiguneko elikagaien merkatua. Ondoko uldarriekin lotzen dusten errepide nagusiekin ezin hobeto komunikatuta dago, eta 500 metro eskasera dago FICOBA Gipuzkoako erakustazoka ere.

Txingudi Merkataritza Gunea

Hiriaren aldirietan dago, eta erraz joan daiteke bertara bai A8 autopistatik bai lehen N-1 zen GI-636 errepidetik.40.000 metro koadro eraiki dauzka; 11.000, elikagaiei eskainia, Alcampo hipermerkatuaren bidez, eta gainerako 29.000, espezialatukoen azaleretarako: moda, kirolak, automobil-ekipamendua, altzariak, oinetakoak, jostailuak, jatetxeak eta aisia. gainera, aparkatzeko doako 2.500 toki dauzka. Gasolindegi bat ere badago, zure autoko depositoa bete dezazun.

Behobiako Merkataritza Gunea

Behobia turistarentzako oso merkataritza-gune erakargarria da. 100 establezimendu inguru daude, eta A-63 eta A-8 autopistetatik sar daiteke Frantziatik etao Gipuzkoatik baldin bazatoz, eta N-121 errepide nazionaletik, Nafarroatik bazatoz. Bertako komertzioek aukera zabala eskaintzen dute: ardoak, likoreak, tabakoak eta lurrinak, prezio onean, souvenirrak, moda eta osagarriak, eta baita eguneroko erabilerarako produktuak eta elikagai freskoak ere. Atsedena ere hartu ahal izango duzu bertako tabernetan, edo sukaldaritza tradizional onena dastatu, jatetxeetan.

Santiagoko Merktaritza Gunea

Irunen puskatxo bat zurekin eraman dezazun, Santiagoko merkataritza-gunean souvenir-mota oro aurkituko duzu, hirian bizi izandako esperientzia gogoraraziko dizutenak. Gainera, Frantziarekiko mugan dago, eta horrek berezitasun paregabea ematen dio guneari, eta aukera ematen dizu erosketak egiteko dendaz denda Bidasoa ibaiaren paisaia lagun duzula.

Merkataritza Bideak

Merkataritza gune nagusian dago hiriko merkataritza-eskaintza osatuena. Colon ibilbidea da haren “bizkar-hezurra”, eta bisitaria eta egoiliarra paseatzera eta erakuslehioak mirestera gonbidatzen ditu. Bertan, frankizia garrantzitsuenak, denda modernoak eta betiko establezimenduak nahasten dira. Gune horren osagarri, Luis Mariano, merkataritza-intentsitate handikoa, eta Argentinar Errepublika daude, hor dago Mendibil Merkataritza Gunea, denda asko daude hor, eta elikagai merkatua den MercaIrun ere bai.

Oinetakoak, moda eta osagarriak, bitxi-dendak, etxe-ehungintzakoak, jostailuak, liburuak, dekorazioa, lurringintza, gozotegiak eta delicatessen… familia osoarentzat. Eskaintza handia erdigunean bertan.

Gipuzkoako hiribidea eta Juan Arana eta Serapio Mugica kaleak Pio XX plazaren ondoan daude, eta merkataritza-bide horretako establezimendu gehienak horietan daude. Erdiguneko merkataritza-bidearekin lotzen da, Coloneko estalpeko merkataritza-galeriarekin eta baita Gipuzkoa hiribidetik eta Luis Marianotik ere.

Gune nagusia da, eta bertan, eguneroko erosketak egiteko dendak ez ezik modako eskaintza zabala ere badago, eta oinetakoak eta adin guztietarako osagarriak. Pio XII plazaren azpiko parkingak erosoago bihurtuko ditu zure erosketak.

San Miguel merkataritza-bizitasun handiko auzoa da, eta bertan, establezimendu-mota oro aurkituko duzu. Elikagai freskoak eta askotarikoak dauzkaten dendak Uranzuko Merkatuaren inguruan, eta tarteka erabiltzeko produktuak, hala nola, altzariak, moda edo kirolak.

Hondarribia kaletik ibiltzen bazara, gune horretako erakusleihoak begiratuz, berako ostalaritzaz gozatzera geldi daitezen gomendatzen dizugu; terrazak ere badaude inguruetan.

Merkatuak

Irunek jakin izan du denboraren joanari egokitzen, merkataritza tradizionalaren esentzia galdu gabe, gune zabalak eskainiz, kalitatezko produktuei eta norbanakoaren arretari lehentasuna emanez. Etxean bezala sentituko zara, bai eguneroko gauzetarako 2 elikagai-merkatuetan bai astero gure hiriko Alde Zaharrean egiten den azoka txikian.

Mercairunek hurbiltasunaren, lurraren eta itsasoaren zaporea dauka, garaiko berdurena eta arrain freskoarena. Kolorearen eta zaporearen bila bazabiltza, ez ezazu galdu elikagaien udal merkatuak eskaintzen dizun lehen mailako kalitateko bertako produktua.

Mendibil Merkataritza Guneko -1 solairuan 300 toki dituen lur azpiko parkingaren gainean dago, Iparralde hiribidetik ere sar daiteke hara. Bertan, hogeita hamar postutik gora aurkituko ditugu, freskoetan eskaintza zabala dutela. Honako hau da merkatuaren ordutegia:

ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 08:30etik 13:30era eta 16:30etatik 20:00etara
LARUNBATETAN: 08.30 – 14:00

Uranzu Merkatua, San Migel auzoan, elikagai-merkatua da, eta bertan, 20 postu espezializatu daude elikagai freskoetan eta lehorretan. Oso kalitate oneko gaiak aurkituko dituzu, eta erosten gozatu egingo duzu, giro atseginean eta hurbiltasun-tratuarekin. Zabaltzen den ordutegia:

ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 08:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara
LARUNBATETAN: 08:00etatik 13:30era

Ezagutu ezazu larunbat goizetako azoka txikia. 09:00etatik 15:00etara bitartean izaten da Urdanibia plazan, eta 150 postu baino gehiagotan biltzen dira merkatariak elikagaiak, arropa, oinetakoak, larrukiak eta bestelako artikulu batzuk saltzeko. Leku nagusietako bat ere bada inguruko baserrietako baratzeetako garaiko produktuak erosteko, eta horrek guztiak irundarrentzako bilgune aparta bihurtzen du azoka txikia.