Alardeak

Bidasoko Eskualdean daude Gipuzkoako alarderik ikusgarrienak. Ekainaren 30ean milaka irundarrek salbak jaurtitzen dituzte airera San Martzialen omenez. Gauza bera egiten dute Hondarribiko bizilagunek irailaren 8an Guadalupeko Ama Birjinaren omenez. Hondarribiko eta Irungo hiritarrek mende batzuk lehenago emandako botoa betez, hondarribiarrek eta irundarrek urtero ospatzen dituzte hiriko jaiak.