Munduko lau ertzetatik, Asiatik hasi eta Amerikara bidean, Europatik pasata, Bidasoafolk jaialdiko artistak mugarik ez duen hizkuntzaren ordezkariak dira: musika.
Txingudiko Badia, bere edertasunagatik eta kultur topaleku izateagatik, leku ezin hobea da ekitaldi hau egiteko.
Kulturen arragoa da Bidasoafolk, guztiontzat zabalik dagoena, gure eskualdeko mugei aspalditik ahaztua dugun funtzioa itzultzen diona: Ikuspegien arteko topalekua, hartu-emanen elkargunea. Topaketak eta aurkikuntzak dira jaialdi honen izaeraren arrazoia eta aspalditik sortzen du gaian adituak direnen eta jakin minez gure eskualdera hurbiltzen direnen interesa, izan ere, eskualdea oraindik ere politagoa den beste ikuspegi batez ezagutzeko aukera ematen baitie.
Udan eskualdean egiten den ekitaldi bakarra izanik, Hendaia, Irun eta Hondarribiak elkarrekin gozatzeko aukera ederra da, izan ere, herritar nahiz bisitariek kalitate handiko ikuskizun eta kontzertuak ikusteko aukera izango dute, gure tradizioak iraunarazten dituztenak eta gure etorkizunaren oinarria direnak.
3 hiri, 2 historia, kultura 1…