BIDATOUR kultura & Turismoa

Goazen txikiteora! Tour gastrokulturala Hondarribian

Hondarribiko alde zaharrean zehar paseo kultural bat egitea proposatzen dut, pintxo-bira batekin konbinatuz. Bisitariak pintxo taberna onenak eta sarituenak ezagutuko ditu, eta, aldi berean, hirigune historikoaren ondareaz eta historiaz gozatuko du. Zentzumenen plazerra!

Maila handiko gastronomia dastatuko du, hiriaren historia ezagutu bitartean. Gure ohituretan bete-betean murgiltzea, “Bidasoako Gourmet enbaxadorea” titulua duen tokiko gida batekin batera.

Ibilbidean geldialdiak egingo dira erreferentziako tabernetan eta bertan 5 pintxo eta 5 edari dastatuko dira (graduazio altuko edariak ez daude barne).

Noiz
Astelehen, ostegun, ostiral, larunbata eta igandeetan
Ordua
12:30 y 19:30 (ostegunetan eta igandeetan izan ezik)
Tailerraren iraupena
3 ordu
Prezioa
97 € pertsonako. 4 pertsonatik gorako deskontuak
Gutxieneko parte-hartzaileak
2 pertsona
Gehienezko parte-hartzaileak
8 pertsona - 8 pertsona baino gehiago, kontsultatu
Hizkuntzak
Gaztelaniaz /Euskara
Talde pribatuentzat. Jarduera ez da egokia adingabeentzat. Taldean adingabeak badaude, kontsultatu aldez aurretik.

    Esperientzia enogastronomikoen jarduerak, izen-emate prozesua eta funtzionamendu egokiaren kudeaketa enpresa antolatzaile bakoitzaren kontura izango dira. Bidasoa Aktibak jarduera hedatzeko kanal gisa baino ez du jarduten, eta enpresa antolatzaileak betetzen ez badu, ez du inolako erantzukizunik edo kargurik izango.