Bisita birtualak

Ezagutu Oiassoko erromatar hiria

Oiasso erromatar hiriko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenak oinez bisitatzeko eskeintzen duen ibilbidea proposatzen du. Aintzineko ezarmendua ezagutzeko ibilbidea 8 kokalekuz osatua dago, Junkal elizaren plazan hasi eta Oiasso Museoan amaitzen delarik. Zona hauek nolakoak ziren jakinarazteko, modu erakargarri eta entretenigarri batean, 3D eta 2D-ko erreprodukzioaz baliatzen da. TIR (Tour Irun Roma) aplikazioa Google-ko PlayStore plataforman dohainik eskuragarri dago.

Irugurutzetako gune historikoa ezagutu bere aplikazioaren bitartez

Irugurutzeta-Meazuri “San Enrique”ren burdina-ustiatzeko emakidarena da. Azpiegitura garrantzitsuak sortu zituen, eta XIX.mendeko bigarren erdialdean izan zuen garapen handiena. Kantauri kostaldean meatze-barruti garrantzitsuenetako bat izen zen instalazio hau (bederatzi kaltzinazio-labe).

APLIKAZIOA DESKARGATU

Iruneko Udalaren ondare piktorikoaren bildumara sartu

Bereizmen oso handiko bisita birtual honetan, ohikoan ikusgai egoten ez diren berrogeita hamar bat koadroz gain, artelanetan begi hutsez antzematen ez diren xehetasunak ikusi ahal izango dira.

Ibili aretoetan zehar eta gozatu ibilaldi batez Menchu Galen obra eta, besteak beste, Ignacio Zuloaga, José Antonio Sistiaga, Gaspar Montes Iturrioz, Ana Izura edo Carmen Maura bezalako artisten lanak ezagutuz.