1644. urtean eraiki zuten Santxo de Urdanibia jaunak bereziki aterpetxe-ospitale bat eraikitzeko utzitako dirutzari esker. Urdanibia Plazan dago.
Oin laukizuzena eta hiru solairu ditu. Manposteria nagusi izanik silarria erabili zuten eskantzuetan, baoen inguruetan eta solairuen artean. Fatxada nagusian eta hormakonka batean Ama Birjinaren irudia aurkezten da. Hormakonka hau zutabe txikiekin dago apaindurik, eta gainean frontoi bat du. Frontoiaren gainean Urdanibia etxearen armarria aurkezten da. Atzeko aldean eta beheko oinean arkuteria bikoitza erakusten du eta beste bi oinetan arku hirukoitz kareldunak. Eraikin osoa goitik behera berritu da. Egun Udal Euskaltegiaren egoitza da eta bertan dago halaber Mentxu Gal Erakustaretoa, inauguratu berri dena.
Menchu Gal erakusketa aretoa 2010ean inauguratu zen, margolari irundarraren irudia oroitzeko eta, hasiera batean, Bidasoko margolarien pintura erakusteko leku bat izateko.