Junkaleko Andre Maria
Erromatar Inperioa erori zenetik, Erdi Aro Beherera arte, albiste gutxi dago Irunen historiari buruz. Dena dela, Santiagoko Bideako peregrinazioen puntu garrantzitsu bat izan zela jakina da.
Junkaleko Eliza, padura-gunean dago, eta egurrezko piloteak ditu euskarri.Erdi aroan eraikia izan zen eta erreforma sakona izan zuen XVI.mende osoan zehar;hots,garai errenazentistan.
Saloi-oinplantakoa da, eta hiru nabe ditu eta zutabe klasikoak, eta haien gainean, gurutzeria-gangak. Tenplua 45 metro luze da, 24 zabalera, eta 22 metro ditu altueran. Proportzio handiak dira, garai hartan Irunek zuen biztanle-kopurua kontuan hartzen bada. Sakristia erretaula eta portada barrokoaren garaikoak dira. Ateak egurrezko markoa du eta lau erliebe dauzka arkupean, Ama Birjinari eskainiak
Irun Erromatarra
Arkeolojiari esker zalantzarik ez dago Erromatar garaian, Irun Oiassorekin identifikatzeko. Toki estrategiko batean kokatu zen, Lapurdum (Baiona) Pompaelorekin (Iruñea) lotzen zuen galtzadan.
Jarduera nagusiak merkataritza eta meatzaritza izango ziren, antza. Berreraiki ahal izan den planoan ikus daitekeenez, hiri garrantzitsua zen; ainguratokia zeukan (Asturiaga, Higerren) eta merkataritza-kai bat (egungo Santiago kalearen eta Junkaleko elizaren inguruetan kokatua) eta nekropoli bat ere bai, eta kokaleku garrantzitsuak Beraungo eta Mendibileko muinoetan.
Gainera, kuadrikulazko hirigintza zuen, eraikin garrantzitsuekin: antzokia, termak… Egin diren indusketen eta aurkitutako hondakin arkeologikoen berri Erromanizazioaren Museoan ematen da; hura da garai hori ezagutzeko lekurik onena.
Museo horretara ikustaldia eginda, osagarri egokia da Ama Xantalengo ermitara joatea (X-XVI mendeak), han baitaude nekropoli erromatarreko hondakinak.
Udaletxea
Udaletxea XVIII. mendean eraiki zen San Juan Harria plazan,Felipe Crame ingeneriaren proiektuaren arabera, eta estilo barroko klasizistakoa da.
Harlanduz eraiki zuten, eta bost arku dauzka, eta balkoi luze bat frontoiz apaindutako hutsuneekin, balaustrada behean. Handik hurbil, hainbatetan birmoldatu den Arbelaiz jauregia dago. Eraikin hori ere barroko klasizista da, bere portadan ikusten denez, eta pertsonaia entzutetsuen aterpea izan zen.
XVI. mendean eraikitako zutabeak Irun independentearen berezko nortasuna sinbolizatzen du. Ezin dugu ahaztu XVIII. mendera arte Irun-Uranzu kontzeju bat izan zela, alderdi askotan Hondarribiko jurisdikzioaren pean, 1766an erabat independentea izan zen arte. Hori Carlos III erregearen garaian gertatu zen, eta arkupetako medailoian erretratatuta agertzen da.
Colon Ibilbidea – Zabaltza Plaza
XIX. mendean, Irunen biztanle-kopurua handitu egin zen, eta aldaketak ere izan ziren hiri eta gizarte mailan. Hori guztia azaltzen duten bi gertaerak dira, adibidez, aduanak Ebrotik Bidasora lekualdatu izana (1841) eta trenbidea iritsi izana (1863).
Alde Zaharra geltokiarekin komunikatzeko, Colon ibilbidea sortu zen, hiriko kale nagusi gisa, eta Zabaltza plaza ere bai, burdinaren arkitekturakoa den eta eragin eiffelianoa duen kioskoarekin.
Erromatarren garaitik une horretara arte hiria Bidasorantz orientatzen bazen, harrezkero, Hondarribia alderantz hasi zen zabaltzen fisikoki. Aurrerantzean, Irunen, hiri-izaera gailentzen da Urdanibia plazak irudikatzen duen landa-izaeraren gainetik.
Arteria berria, laster bihurtu zen hiriko ardatz nagusi, eta taxu handiko eraikinak egin zituzten bertan; esaterako, Hotel Palace eta beste batzuk, estilo askotarikoak. Horietatik gehienak Irun burgeseko sutean suntsitu ziren Gerra Zibilean.