Eskaintza zabala da Irunen eta etxeko tradiziozko platerak nahiz sukaldaritza berriko proposamen berritzaileak topatuko ditugu. Sukaldaritzak garapen handia izan du, eta kalitate goreneko arte bihurtu da; helburua kalitatezko produktu fresko eta naturalaren zaporeei eustea da, neurri egokian maneiatuta. Sukaldaritza maisuek euren gaitasunez baliatu eta gastronomia arte bilakatzen dute.
Data: Urte Osoa.
Gaia: Bertako sukaldarien bitartez hiriko
gastronomia aberats eta askotarikoari balio
emateko ekimen publiko-pribatua.
Egitaraua: Hainbat jarduera urte osoan, Irungo
sukaldeak, esperientzia, promozio ekintzak…
Data: Uztaila (Dies Oiassonis-Erromatar
Jardunaldiak).
Gaia: Erromatar sukaldaritzan erabiltzen zuten
osagarrien arabera egindako miniatura
sukaldaritza dastatzeko aukera paregabea.
Egitaraua: Pintxo ibilb