Irunen kokatuta dago Ficoba, Gipuzkoako Erakustazoka, Donostia-San Sebastián/Baiona eurohiriaren muin-muinean hain zuzen ere. Europar Batasuneko mugaz gaindiko lehen erakustazoka da, eta, bereziki, inguruko ETEei produktuak erakusteko eta merkataritza-harremanak sortzeko esparru ezin hobea eskaintzea du helburu.
Erakusketetarako 5.000 m2-ko azalera estalia eta estali gabeko 6.500 m2-ko erakusketa-azalera eskaintzen ditu Ficobak, guztira 70.000 m2-ko instalazioetan.Neurri horiei esker, zerbitzu pertsonalizatuak eta neurrira egokituak eskaintzean oinarritzen den kudeaketa-estiloa barneratzea erraza egin zaigu.
Instalazioen diseinuari esker, azpiegitura moldaerrazekoa da Ficoba.Hiru pabilioi, auditorioa, aretoak eta erabilera anitzetarako hall-a ditu, ekintza-mota anitz hartzeko modukoak: azokak, hitzaldiak, enpresa-batzarrak, erakusketak, kontzertuak edo ikuskizunak.Astero aldatzen dira edukiak, ekitaldi-antolatzaile profesionalen taldeak lagunduta. Talde horri esker, bezeroek buruan duten ideia egiazko ekintzan bilakatzen da.
Ficoba azpiegitura moderno eta erabilera anitzekoa da. Inguruko eragileekin kolaboratuz eta efizientzia ekonomiko eta enpresarialaren irizpideekin kudeatzeko ereduan oinarritzen da, eta horren helburua da Euskal Kostaldeko kultura eta ekonomia garatzea azokak, kongresuak, bilerak eta beste jarduera batzuk eginez.
Asmoa du erabiltzen dutenek eta bezeroek ikustea dagoen tokiko gizartearentzako zerbitzu- eta hurbiltasun-bokazioa duen antolakundea dela.
Azokaren eta bileren sektorean eredu berriak inplementatuz eta gardentasunez kudeatuta bere sektorean bokazio berritzailea duena.
Eta erabateko dibulgazio-bokazioa duena. Eta Euskal Kostalde berrian Irungo ikonoa bihurtzeko asmoa du.
FICOBAren xede nagusia Euskal Kostaldearen sustapen ekonomiko nahiz kulturalean laguntzea da
Hori lortzeko, honako jarduera hauek egingo ditu: