Datu orokorrak.
Hondarribiko Itsas Pasealekua 3 km inguruko ibilbidea da, eta honako hauetan barrena igarotzen da: Butron pasealekua, Bidasoa ibaiaren paraleloan; Espigoia, Kirol Portua eta Hondartzako Pasealekua, itsasoaren gainetik irteten den espigoian jarraitzen duena (Mariñelen Itsasbidea). Ibilbide hori oinez eta bizikletaz egin daiteke, eta hiriaren, Bidasoa ibaiaren, Txingudiko badiaren eta Hondarribia eta Hendaiako hondartzen ikuspegi ederrak ageri dira bertatik.
Informazio gehiago Hondarribiko ibilbideei eta pasealekuei buruz (mapak).
Irisgarritasunari buruzko informazio orokorra.
Garraioa.
Garraio publiko egokituan irits daiteke.
Lurraldebusen autobus sareko linea askok, Ekialdebusek kudeatuak, lotzen dituzte Gipuzkoako eta Hondarribiko hainbat puntu Itsas Pasealekuarekin.
Honako linea hauek, esate baterako:
- Donostia – Pasai Antxo – Errenteria – Hondarribia (Astelehenetik ostiralera lanegunetan).
- Donostia – Hondarribia (Express AP-8 autobidetik).
- Irun (Txingudi Merkataritza gunea- Bidasoa ospitalea) – Hondarribia (Igandeetan eta jaiegunetan ez dago zerbitzu hau).
- Donostia – Irun – Hondarribia (Lanegunetan, abuztuan izan ezik).
- Irun – Hondarribia.
- Donostia – Pasai Antxo – Errenteria – Irun – Hondarribia (Asteburuetan eta jaiegunetan).
- Donostia – Irun – Hondarribia (Lanegunetan, abuztuan izan ezik).
- Donostia – Pasai Antxo – Irun – Hondarribia (Gaueko zerbitzua: jaiegunen bezperetan, asteburuetan eta jaiegunetan).
Linea eta ordutegiei buruzko informazioa: https://ekialdebus.eus/es/lineas-diurnas/
Butron pasealekuaren hasieratik hurbilen dagoen autobus geltokia 400 metrora dago, eta Sabin Arana du izena (Ama Guadalupekoa ikastetxea).
Hondartzako pasealekutik eta kirol portutik hurbilen dauden autobus geltokiak Ramon Iribarren pasealekuan (E25 linea) eta Foru kalean (E25, E20 eta E27 lineak) daude.
Taxi geltokia Bernat Etxepare kalean dago, Ama Guadalupekoa Ikastetxeko autobus geltokitik metro gutxira eta Butron pasealekuaren hasieratik 400 metro baino gutxiagora.
Taxiak Radio TAXI Bidasoa konpainiak kudeatzen ditu, eta 2 ibilgailu egokitu ditu. Aldez aurretik erreserbatu behar da zerbitzua webgunearen bidez edo +34 943 633303 telefonora deituta.
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkaleku plazak.
Itsas Pasealekuan zehar hainbat aparkaleku publiko daude mugikortasun urriko pertsonentzako plazak dituztenak.
- Bentako aparkalekua, Butron pasealekuaren hasieran dagoena. Aparkaleku arautua da (TAO). 6 plaza ditu mugikortasun urriko pertsonentzat.
- Espigoi aldeko aparkalekua, Butron pasealekuaren amaieraren eta kirol portuaren artean dagoena. Aparkaleku arautua da (TAO). 4 plaza ditu mugikortasun urriko pertsonentzat.
- Hondartzako aparkalekua, hondartza eta kirol portu aldeko aparkalekua, Europa etorbidean eta Minatera kalean dagoena. Aparkaleku gehigarri bat du, Ramon Iribarren pasealekuaren, Europa etorbidearen eta Minatera kalearen artean. Ordainpeko aparkalekua goi denboraldian, eta doan urteko gainerako egunetan. Europa hiribidean, hondartzatik hurbilen dagoen eremuan, 10 plaza daude mugikortasun urriko pertsonentzat seinaleztatuak. Minatera kalean, Kirol Portutik hurbilago, 6 plaza daude mugikortasun urriko pertsonentzat markatuak. Ramon Iribarren, Europa eta Minateraren artean, 6 plaza daude mugikortasun urriko pertsonentzat.
Informazio gehiago Hondarribiko aparkalekuei buruz.
Gainera, inguruetan mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak daude kalean, adibidez, Ramon Iribarren pasealekuan (5), Foru kalean (3) eta Itsasargi kalean (1).
Europako aparkaleku txartel urdinaren jabeek mugikortasun urriko pertsonentzako markatutako plazetan aparka dezakete kalean, kosturik gabe, 24 orduz jarraian.
Eremu arautuan (TAO) eta zamalanetarako eremuan ere aparka dezakete, kosturik gabe (2021eko urtarrilean kontsultatutako informazioa).
Hondarribian dauden mugikortasun urriko pertsonentzako plazei eta txartel urdinari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, deitu +34 943 111313 telefonora (Udaltzaingoa).
Taxi geltokitik, autobus geltokietatik eta inguruko aparkaleku publikoetatik Itsas Pasealekuko sarbideetaraino joateko oinezkoentzako ibilbideak irisgarriak dira aulki gurpilduna erabiltzen dutenentzat.
Sarrera.
Hainbat sarrera daude:
- Butron pasealekua. 2 sarrera, Butron pasealekuaren hasieran eta amaieran (Bentatik eta espigoitik). Bentako aparkalekutik sar daiteke.
- Butron pasealekuaren luzapena (espigoia). 2 sarbide nagusi, espigoiaren hasieran eta amaieran (Butron pasealekutik eta kirol portuaren eremutik). Espigoi aldeko aparkalekutik sar daiteke bertara. Erne! Oinezkontzako pasabidean irtengune txiki bat dago aparkalekuaren eta pasealekuaren arteko oinezkoen pasabidean.
- Kirol Portua pasealekua. 2 sarrera nagusi, pasealekuaren hasieran eta amaieran, EKPren eraikina dagoen aldetik eta hondartzatik. Pibot gorri eta zuriekin mugatuak daude bi sarrera horiek.
- Hondartzako pasealekua. Kirol Portuko pasealekutik hondartzarako sarreran oinezkoentzako pasabide bat dago. Erne! Irtengune txiki bat du.
Kirol Portuko pasealekura eta hondartzako pasealekura joan daiteke hondartzako edo kirol portuko aparkalekutik.
Kirol Portuaren eremuan hainbat merkataritza lokal, elkarte gastronomiko, taberna eta jatetxe daude, bi gunetan banatuak: beheko gunea, uraren ondoan pasealekuan, eta beste gunea goragoko mailan. Gune horiek elkarri lotuta daude honako hauen bidez: arrapalak, mutur bakoitzean bana, 3 eskailera gune, bi muturretan eta erdian, eta igogailu bat, Elkarte Nautikoaren eta merkataritza lokal baten artean (beheko aldean) eta Ilcapo eta Guadalupeko kantina jatetxeen artean, goiko aldean.
Igogailuak braille formatuko eta goi-erliebeko botoiak ditu, eta atearen zabalera 90 cm-koa da.
Erne! Igogailua zerbitzuz kanpo dago (2021eko urtarrila).
Informazio gunea.
Turismoari buruz informazio gehiago Hondarribian:
- Arma Plaza Turismoa (Hirigune Historikoa). Arma Plaza, 9 – 20280 Hondarribia. Telefono zk.: +34 943 643677.
- Turismo Portua (Portua). Matxin de Artzu – 20280 Hondarribia. Telefono zk.: +34 943 576102.
- Webgunea: https://www.bidasoaturismo.com/
Komun egokituak.
Ibilbidean zehar komun publiko egokituak daude.
- Bentako komunak. Butron pasealekuaren hasieran, Bentako aparkalekuan. Atearen zabalera 90 cm-koa da, eta heltzeko barrak ditu: bat finkoa eskuinean, eta bestea eraisgarria ezkerrean.
- Espigoiko komunak. Butron pasealekuaren amaieran eta espigoiaren hasieran. Erne!: 2021eko urtarrilean obretan daude.
- Hondartzako komunak. Hondartzako denboraldian irekiak.
Zirkulazioa.
Pasealekua zabala da eta ia zero kotan dago. Desnibel txikiak daude, % 6tik beherako malda duten arrapalak.
Zoru ez labaingarria du, lehorrean nahiz bustian.
Erne!
- Espigoiaren eremuan (Butron pasealekuaren luzapena), itsasoaren aldean, sareta moduko baranda bat dago, lurreraino iristen ez dena, eta pasealekuko zati batzuek ez dute barandarik.
- Kirol Portuaren eremuan, uraren ondotik doan baranda ez da lurreraino iristen.
- Kirol portuak goiko eremu bat du, eta bertara iristen da arrapalen bidez, pasealekuaren mutur bakoitzean bat; 3 eskailera guneren bidez, mutur bakoitzean bat eta pasealekuaren erdian beste bat; eta igogailu baten bidez, Hondarribiko Klub Nautikoaren Elkartearen eta merkataritza lokal baten artean kokatua.
Irisgarritasun fisikoa.
Badaude mugikortasun urriko pertsonentzako plazak.
Badaude egokitu bezala seinaleztatutako komun publikoak.
Pasealekuak ez labaintzeko zoladura du, ibilbidearen gehiena zero kotan egiten da, eta dauden desnibel txikiak % 6tik beherako malda duten arrapalen bidez egiten dira.
Arrapalez gain, igogailu bat dago Kirol Portuko goiko aldera iristeko.
Ibilbidean zehar badaude esertzeko bankuak.
Ikusmen irisgarritasuna.
Badago Hondarribiko audiogida bat, iOS eta Android gailuetan deskarga daitekeena, eta partzialki eskuragarria da pantaila irakurgailuekin.
Informazio gehiago: http://www.armaplaza.eus/es/recorridos/477-audioguia-para-visitar-hondarribia
info@armaplaza.eus
TEL.: +34 943 644623.
Kirol Portuaren goiko aldea komunikatzen duen igogailuak braille formatuko eta goi-erliebeko botoiak ditu.
Irisgarritasun kognitiboa.
Arma Plaza Fundazioak adimen urritasuna duten pertsonentzako bisita gidatuak antolatzen ditu: “Sentir Hondarribia Sentitu” bisita gidatua.
Informazio gehiago: http://www.armaplaza.eus/es/recorridos/224-sentir
Aldez aurretik erreserbatu behar da:
info@armaplaza.eus
TEL.: +34 943 644623.